XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko Pottoka Hazleen Elkartearen abere ederra

Hori guztia egin daiteke odol tanta bat atereaz.

Pottoken ebaluazioa

Bizkaiko abeletxeetako identifikazioa kontutan hartu behar da. Halaber, kontutan hartu behar da pottoka arrazaren Onarpen eta Kalifikazio Batzordeak 1996az geroztik pottoka guztiei egiten dien ebaluazioa. Horretarako, batzorde horrek aintzat hartzen du Pottoken itxura plastiko arraziala, hau da, ebaluatu beharreko abereak duen arraza-garbitasunaren maila. Kalifikazio horrek banakoaren arraza-balioa edo garbitasunaren portzentaia adierazten du.

Kalifikatzailea, pottoka arrazaren Onarpen eta Kalifikazio Batzordearen kideaz gainera, teknikari aditua ere bada, pottoka arrazako abere ororen jakituna. Eta, batez ere, argi izan behar du pottoka arrazaren arraza-estandarra.

Horrela bada, kalifikazio hamartarrean (1 = txarra, 10 = bikaina) baloratzen dira arraza-ezaugarriak: burua eta lepoa, bizkarra eta gurutzea, bularra eta saihetsak, atzealdea eta lomoa, gibelaldea eta buztana, lohadarrak eta zutasunak, sexu-ezaugarriak eta odolberotasuna eta erak.

Ebaluazio horrezaz gainera, kalifikatzaileak kontutan hartzen ditu Jatorrizko ereduko pottoka Arrazaren Liburuko A atalean sartzea eragozten duten ezaugarriak: beltzak edo gaztainakara-ilunak ez diren geruzak, ezpainetako haragiko mantxak, begi urdinak, lepo osoko grin bikoitza, gibelalde bikoitza, hanka oso lodiak eta apatx oso handi eta koroan ile gehiegi dutenak.